Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Konfiantza handia daukat nere jokalariengan oso ondo ikusten ditudalako entrenatzen egunero”

Eibarreko entrenatzaileak uste du “zeozer falta zaigula azken partiduak irabazteko ta hortan hobetu behar dugu”

Gaizka Garitanok baieztatu du “konfiantza handia” daukala “jokalariengan oso ondo ikusten ditudalako entrenatzen egunero”.

Bihar Ipuruan (18:30) Huescaren aurka jokatuko duen partiduaren atariko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak esan du “zeozer falta zaigula azken partiduak irabazteko ta hortan hobetu behar dugu”.

 

ASTE GARRANTZITSUA

“Aste bat dator bederatzi puntu jokoan dituguna. Galtzetik gatoz, hori ere beti garrantzitsua da sentitzeko irabazteko behar hori daukagula. Gogoz gaude, taldeak oso ondo entrenatu du aste hontan, beti egiten duen bezela. Oso batuta gaude. Galdu ondoren beti esaten da aste zaila dela baina azkar eman diogu buelta eta baikor gaude biharko partiduari begira”.

“Aurrekoan hiru partidu egoN zirenean zazpi atera genituen bederatzitik eta ilusio handiz egiten diogu aste honi badakigulako oso garrantzitsua dala. Lehenengo partidua da garrantzitsuena, Huescarena. Ea ondo hasten dugun astea garaipen batekin eta horrek emango liguke konfiantza handia hurrengo bi partiduei aurre egiteko”.

HUESCA

“Talde gogorra da, batez ere defentsa aldetik, eta oso gol gutxi jasotzen dituena. Uste dut hamar aldiz utzi duela porteria hutsean eta hori asko da. Oso zaila da gola egitea eta oso batuta jokatzen dute. Espero dugu partidu zail bat, ikusita Huescak nola jokatzen duen, nola defenditzen duen, ze ordenekin egiten duen, nola dago antolatuta... Oso plantilla ona dauka, errespetua diogu, danoi bezela, baina konfiantza handia daukat nere jokalariengan oso ondo ikusten ditudalako entrenatzen egunero eta nik baikor naiz, ikusita taldea”.

“Azkenengo Ipuruan jokatu ditugun partiduak antzekoak izan dira, taldeak nahiko atzean datoz, ez daukagu lekurik jokatzeko eta badakigu ze partidu mota espero dugun eta ze gauzak egin behar ditugun, ere landu ditugu jakinda ze talde mota datozen. Ez orain bakarrik baizik eta gero Burgos eukiko dugu ta Oviedo ere bai. Hiru talde hoiek antzera jokatzen dute eta jakin behar da nola aurre egin talde hoiei”.

HOBETU BEHARRA

“Denok gaude hemen emaitzak eskuratzeko ta irabazteko, baina gauzak ondo egiten dituzunean, beti egongo zara gertuago irabaztetik. Ez nago oso arduratuta ze uste dut azkenengo partiduetan ez dugula maila txarrik eman. Logikoki hemen irabazteko gaude eta hobetu beharra dago, hori argi dago, garaipen gehiago eskuratzeko. Hori da gure helburua eta ez gaude pozik horregatik, azkenengo jardunaldietan ez dugulako partidurik irabazi eta behar hori sentitzen dugu, erantzukizun hori badaukagu, baina egia da bidean egin behar diren gauzak bagabiltzala egiten eta ez daukagula itxura txarrik. Egia da zeozer falta zaigula partidu hoiek irabazteko ta hortan hobetu behar dugu”.

“Etxean beti izan gara gehiago. Aukera garbiagoak egin behar dira eta erabaki hobeak hartu azkenengo laurden horretan golak sartzeko. Hori daukagu etxean hobetzeko, ailegatzen garenean erdiraketa hobea izatea, azkenengo erabakiak ditugunak garbiagoak izatea. Garbitasun hori falta zaigu erasoan eta ea aurkitzen dugun bihar”.