Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Kalitatez gainetik pasa gaitezkeen talde baten aurka jokatzen dugu"

Tekniko armagina zuhur agertuda gaurko prentsaurrekoan, taldeak sortzen duen euforia geldiarazteko asmoarekin, baita aurrean izango duen arerioaren bolada ikaragarria ikusirik ere.

Garitano, talde culeak biziarazi duen eraldaketa azpimarratu du talde biak aurrez aurre ikusi ziren azkenengo alditik: "Hoberen dagoen taldeen artean dago. Talde fidagarria da oraingoan, asko hazi diren jokalariak dituzte". Nahiz eta aukarietan jokalariak ez goraipatzeko ohitura eduki, gaurkoan bere ahotik Dani, Adama, Sandro... bezelako izenak irten dira "Jokalari batzuk dituzten non bere adinean munduko hoberenen artean daude"

Mirandako partiduaren oroipena ekiditu nahian, Derioko teknikoa, pasadan asteburuko partiduaren oroigarria ezabatu nahi izan du: "Mirandakoa berriro gertatuko denaren pentsaera kendu behar dugu. Ez ditugu lau gol berriro sartuko. Partidu hau desberdina izango da". 

Bere taldeari dagokionez, jokalari guztiak erabilgarri ditu eta, guztiengan erabateko konfidantza dauka eta euren lanean ere: "Denak oso ondo ikusten ditut. Taldeak astean zehar oso ondo entrenatu du. Beti deialditik lau atera behar ditut eta inoiz ez daukat horretarako arrazorik".