Skip to main content
Lehen Taldea

Garitano: “Irabazteko pentsamoldearekin goaz eta horretarako etxetik kanpoko gure prestazioak hobetu behar ditugu”

Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du Malaga “igotzeko borrokan aritzeko prest dagoen” taldea dela

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok gaur adierazi duenez, bere taldea “irabazteko pentsamoldearekin joango da Malagara eta horretarako etxetik kanpo gure prestazioak hobetu behar ditugu”
Igandeko Rosaledako partiduaren atariko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du Malagak “goian egoteko eta igoera lortzeko” taldea daukala.

 

MALAGA

“Denboraldi hasieran faboritoren artean zegoen eta oraindik  dago. Hau hasi besterik ez da egin eta oso plantilla indarsuta daukate, oso jokalari onak eta suposatzen dut kriston gogoekin egongo direla. Beraientzat partidu handia ta garrantzitsua izango da, guretzat bezela. Etxetik kanpoko maila igo behar dugu, kapaz gara eta hortara goaz”.

BERDINTASUNA

“Bigarren mailan nibel altua dago, talde guztiak daude ondo prestatuta entrenaitzale onekin eta kasu honetan berdin. Gehiago prestatu behar dugu gurea, ondo prestatu gure plana han irabazteko. Buruan daukaguna da partidu on bat egin ta han irabazi”.

“Baloia eukitzeak ez du punturik ematen, gehiago da aukerak egitea eta aukerak ez jasotzea. Balioa eukitzea baino gehiago, gehien arduratzen nauena da non dagoen baloia. Baloia zure porteritik gertu badago, arazoak; eta beste porteritik gertu badago, hobe. Azkenengo partidutan 600 pase ari gara ematen eta baloia asko eukitzen eta horrek ez du esan nahi beti irabaziko duzunik”.

AURRETIK JARRI

“Atzetik ari gara jartzen markagailuan eta horrek asko balditzatzen du partidua. Gero taldean itxi egin dira eta zailagoa da. Garrantzi handia ematen diot markagailuan aurre hartzeari. Ezinbestekoa da gero zure partidua egiteko eta egia esan oso gutxitan jarri gara aurretik markagailuan azkenengo astetan eta horrek gero balditzatzen du partidua”.

“Azkenengo partiduetan bi golak ari gara jasotzen etxetik kanpo eta hori gertatzen bada, oso zaila da partidu bat irabaztea”.

ONDO KOKATZEA

“Denboraldiaren hasieran, hamalau edo hamabost taldeen asmoa lehenengo hiru artean egotea zen. Hau da maratoi bat, distantziko karrera bat eta egon behar dana da ahalik eta ondoen kokatuta. Gustatuko litzaiguke gorago egotea, baina behera bagiratzen dugunean, talde pila bat badaude goian egon nahi dutenak. Egin behar dana da joan partiduak irabazten eta joan ondo kokatzen”.