Skip to main content
Lehen Taldea

Garitano: "Gogor ari gara lanean talde lehiakorra eraikitzeko"

Eibarreko entrenatzaile berria "talde lehiakorra sortzeko ilusioarekin dator, Eibar betinaik izan den bezala"

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok adierazi duenez, "Gogor ari gara lanean talde lehiakorra eraikitzeko". Aurkezpen ekitaldian, Garitanok Amaia Gorostiza Eibarko presidentea eta Cesar Palacios Kirol zuzendaria izan ditu alboan.

"Talde berria eraiki behar dugu eta epe laburrean lan egin behra dugu, egunez egun. Prozesu horretan gaude, baina ilusioz gainezka. Erronka handiagoa da Kirol Zuzendaritzarentzat, aspalditik ari baita lanean. Ez gaude Espanyol edo Mallorca bezalako kasu baten aurrean. Haiek taldeak eginak zituzten eta guk talde berri bat eraikitzeko ilusioa dugu, presarik gabe, baina etenik gabe. Talde lehiakorra sortzeko lan egiten dugu, Eibar beti izan den bezala, maila ondo hasteko eta partidak irabazten saiatzeko, horretarako gaude eta".

Bere ustez, garrantzitsuena da "jaitsiera gelditzea, mingarria baita, eta berriro ilusioz betetzea. Amorebietak izan dezakeen ilusio bera izan behar dugu, bestela oso zaila izango da. Bigarren Maila oso parekatua izaten da, ez da alde handirik egoten goikoen eta behekoen artean, eta gauzak ondo egiten ez badituzu eta Lehen Mailatik jaitsi zarelako aurkaria baino gehiago zarela uste baduzu, huts egingo dugu. Beste gauza batzuetan huts egin dezakegu, baina ez horretan. Ilusioa Bigarren B Mailatik Bigarren A mailara igo izan bagina bezala izan behar dugu, eta ez Lehen Mailatik Bigarren Mailara jaitsi izan bagina bezala. Hori gabe oso zaila da Bigarren Mailan jokatzea, horretan ez dugu hutsik egingo".

Osatu nahi duen talde motari dagokionez, "Entrenatzaile bat daukan jokalarien menpe dago, eta gero, jokalari horiekin, ahalik eta etekin handiena atera. Aurretik egindakotik gauza asko gustatzen zaizkigu eta beste batzuk aldatzen saiatuko gara. Mendiri eskerrak eman behar zaizkio urte hauengatik guztiengatik, lan bikaina egin baitu. Entrenatzaile berri bat etortzen denean beti aldatzen ditu gauzak eta ondo egin diren beste batzuk ere mantentzen ditu".

"Kluba asko hazi da eta lan oso ona egin du urte hauetan. Ez dut eskaera berezirik egin, badakigu denok batera lan egin behar dugula. Elkarrekiko konfiantza dago, eta lan egin eta asmatu egin behar da. Ez da proiektu berria, aurretik egindako lan bat dagoelako, nahiz eta jaitsi egin den. Atzetik datorrena, oso ondo egina dagoena, eta orain ekarriko duguna elkartu behar ditugu".

Eibarrera iristeari buruz, "Deitu zidaten eta jarraian baietz erantzun nuen", esan du. "Lagun batek deitu eta zerbait eskatzen dizunean, hor egon behar duzu. Eskerrak eman nahi dizkiet Amaiari eta Cesarri, beste jende batengan pentsa zezaketelako, baina nigan pentsatu zuten".

"Kluba oso aldatuta dago, asko hazi da, lan handia egin du azken urteotan eta bazkideok asko gozatu dugu klubaren hazkundearekin instalazio mailan eta antolakuntza mailan, baina gertuko kluba aurkitu dut, beti izan den bezala".

Bestalde, Cesar Palaciosek azpimarratu du Eibar lanean ari dela "funtsezko" jokalarien jarraipenean, klubaren "estandartea" eraman eta "berriak datozenei helarazteko".