Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Futbolean jokatu behar dugu, ondo pasatzen saiatu eta ahalik eta ondoen egin”

Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du “ez dugula transistorerik behar, ez gaudelako inoren menpe”

Gaizka Garitanok adierazi duenez, larunbatean Ipuruan Teneriferen aurka jokatuko duten partidari begira, taldeak “futbolean jokatu behar du, ondo pasatzen saiatu eta ahalik eta ondoen egin”.
Partida honen aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak nabarmendu du “ez dugula transistorerik behar, ez gaudelako inoren menpe”.