Skip to main content
Lehen Taldea

Garitano: "Ez naiz Alcorconekin fio, partida zaila izango da"

Alcorconen "denboraldiko bertsiorik onena" ikusiko dela uste du Eibarreko entrenatzaileak

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok adierazi duenez, "ez naiz Alcorconekin fidatzen; partida zaila izango da".

Larunbatean Ipuruan jokatu beharreko partidaren aurreko prentsaurrekoan (18:15), Eibarreko entrenatzaileak esan du "agian orain arteko Alcorconen bertsiorik onenari aurre hartu behrako diogu larunbatean".

ALCORCON

"Ez da erraza izango, kontrarioa beharrean dagoelako. Gure asmoa etxean indartsu gaudela erakusten jarraitzea da, partidak aurrera nola edo hala ateratzen ditugula, batzuetan joko ona eginez, beste batzuetan azkenera arte sufrituz. Asmoa hiru puntuak lortzea da etxean jokatzen dugun bakoitzean bezala".

"Ez naiz Alcorconez fio. Aste honetan asko landu digu hori, mentalki prestatu dugu Alcorconek bere bertsiorik onena emango duela, entrenatzaile berriarekin. Hasieratik partida erraza izango ez dela jakinda prest egon behar dugu. Partida zail bati aurre egiteko prest gaude".

"Gauzak ondo egin behar ditugu, jokoan gailendu behar gara, aukerak egin. Ez da normala Alcorconek hain puntu gutxi izatea dituen jokalariekin. Badakigu partida hauek duten zailtasunaren berri".

PARTIDAREN GAKOA

"Gakoa guk maila altua izatea izango da, azken bizpahiru partidetan baino freskoago ibiltzea. Defentsan asko hobetu dugu, gero eta gol gutxiago egiten dizkigute, baina freskotasun pixka bat galdu dugu baloiarekin. Alcorconen aurka gure nagusitasun teorikoa baliatu nahi dugu, baina teoria gauza bat da, eta bestea praktika. Askotan aurkariak ez zaitu uzten. Hori hobetzeko partida bat aurkitzea espero dugu".

PARTIDARIK GABEKO ASTEA

"Ondo etorri zaigu astebete partidarik gabe izatea. Aste barruko partidek ez dizute denborarik ematen gauzak ondo prestatzeko. Aste luze hauetan denbora gehiago duzu akatsak zuzentzeko eta kontzeptuak hobetzeko. Lan ona egin dugu aste honetan eta larunbateko partidarako prest gaude".

TALDEAREN BILAKAERA

"Asko irabazi dugu etxean. Lehen bi partidak, etxean egin ditugun onenetakoak, ez genituen Ponferradinaren eta Leganesen aurka irabazi. Taldea bide onetik doa".

"Gauzak hobetu behar ditugu, baina badugu fidagarritasun bat. Taldea beti dago partidan. Hobeto edo okerrago egon daiteke, baina fidagarriak gara. Ez digute gol aukera askorik sortzen. Taldeak gauza onak ditu, baina entrenatzaileok beti gara pozik, beti ikusten ditugu hobetu beharreko gauzak eta taldeak hobera egiten du. Gainera, min hartuta dauden jokalariak berreskuratu behar ditugu, oso jokalari garrantzitsuak baititugu lesionatuta dauden funtsezko postuetan. Jokalari horien errekuperazioarekin aukera gehiago izango ditugu eta maila igo egin daiteke ".

SAILKAPENA

"Bigarren Mailako liga maratoi bat da. Garrantzitsua da ondo jarrita egotea, distanzia luzeko lasterketetan ondo kokatuta egon behar baita. Hor jarraitu behar dugu, baina oraingo egoera ez da hiru hilabete barrukoa izango".