Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Kezkatuago egongo nintzateke taldea txarto ikusiko banuke"

Castillaren aurkako prentsaurreko prebioan, Gaizka Garitano animo askorekin agertu da taldeak pasatzen ari den baloda txarra pasatzeagatik ere.

Nahiz eta taldea baja askorekin egon asteburuko partiduari begira, Garitanok garrantzia kentzen dio horri, konfidantza osoa baitauka ordezkoengan: "Norbait falta denean, ez da ezer gertatzen, aukera ona da norbait sinisten dugungan jokatu dezan", "Lillo eta Kijera forma oso onean daude".

Azkenengo partiduen balorazioa eginez, ez baita garaipenik lortu, tekniko armagina oso lasai agertzen da, taldea egoera onean eta forma onean ikusten baitu: "Galtzeak ez gaitu baxuago egonaraziko. Taldea osorik jarraitzen duela da garrantzitsuena".

Eneko Bovedaren lesioari buruz, aitortu du lesioa ez dela uste zuen bezain larria: "6 hilabeterako izan ordez, 6 asterako izango da. Txarrenaren barruan albiste ona da".

Azkenik, 04/05 denborladiko eta aurtengo taldearen arteko konparaketari buruz galdetu diotenean, zalantzarekin agertu da, oraindik txapelketa amaitzeko 8 aste geratzen baitira: "Talde hura azkenengo jardunaldirarte heldu zen, gainera 20 minutu egon zen Lehenengo Mailan", "Talde hau hura gainditu dezan da nire desiorik handiena".