Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Mirandes denboraldiko unerik onenean dago”

Eibarreko entrenatzaileak bere taldeak etxetik kanpo duen maila ona azpimarratu du, baina erasoko proiekzio handiagoaren falta sumatu du

Gaizka Garitanok hurrengo aurkariaren, Mirandesen, kalitatea azpimarratu du, denboraldiko “unerik onenean” dagoela esan baitu.
Datorren astelehenean Anduvan jokatuko den partidaren atariko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak bere taldeak etxetik kanpo duen maila ona azpimarratu du, baina erasoko proiekzio handiagoa eskatu du.

 

MIRANDES

“Kriston kalidadea daukate erditik aurrera. Egia da Mirandesek urtero egiten duen bezela talde oso gaztea dauka, talentuduna eta gero pixkanaka hilabete aurrera joan ahala, Josebak ondo jartzen ditu talde bezela ere bai ta antolakuntza aldeteik hilabeteekin eta lanarekin asko hobetzen dute. Denboraldi bukaeran normalean Mirandes talderik onenetarikoa izaten da”.

“Beti harrapatu dugu Mirandes momentu onean. Pase den urtean era bai, oin azkenengo bi partidu irabazi ditu eta oso momentu onean daude. Azkenengo partiduak dira eta beti espero dugu talde onen kontra jokatzea. Anduvan azkenengo bederatzi partidutatik zazpi irabazi dituzte, bat berdindu ta bat galdu. Badakigu zer partidu mota izango dan”.

“Buruan bakarrik daukat Mirandes mundua bukatuko balitz bezela. Partidu hau buruan daukagu, hiru puntuak saiatu eskuratzen eta gero, hortik aurrera, Andorra etorriko da. Ez dugu konturik egiten, ez aurrera begira, ez atzera begira. Partidu prestatu, saiatu partidu on bat egiten, irabazi eta gero gerokoak”.

ETXETIK KANPO

“Ikusi dugun bezela,  ez daukagu erreztazunik partiduak irabazteko edo gehiago izateko denbora guztian. Ikusten da beste taldeek ere zailtasun hoiek dituztela eta etxetik kanpo jokatzen duzunean are gehiago”.

“Saiatu behar dugu azkenengo bi partidutan etxetik kanpo eman dugun maila mantentzen. Defentsa aldetik oso sendo egon gara eta hortik aurrera saiatu erasoan gure erasoko jokoa erakusten. Gauza askotan egin dugu ondo. Baditugu gauzak hobetzeko etxetik kanpo azkenengo bi partiduetara begiratzen badiogu eta hobekuntza horretan lantzen egon gara”.

ASTELEHENEAN JOKATZEA

“Niri ez zait inporta astelenehan jokatzea. Asuntua da konpetitzea, aitzakiak dira. Partidua hasten danean jokalari batek edo entrenatzaile batek ez daki astelehena dan edo larunbata”.