
Garitano: Gora igotzeko aukerak sendotasunetik hasi dira
Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du bere taldeak beti irabaztera ateratzen dala eta hori zelaian ematen duela
Gaizka Garitanok adierazi du sendotasunetik hasi direla goian egoteko eta mailaz igotzeko aukerak.
Ostiralean Albaceteren aurka Carlos Belmonten jokatu aurreko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak azpimarratu du bere taldeak beti irabaztera ateratzen dela eta hori zelaian ematen duela.
GOGOTSU
“Azkar dator partidua. Igandean jokatu genuen eta orain ostiralean. Ez daukagu egun gehiegi partidua prestatzeko. Zuhur ibili behar gara gaurtik, gauzak ondo prestatu ta gogotsu joan hara saiatzen hiru puntuak eskuratzen”.
ALBACETE
“Denboraldia hasieran 12-15 talde helburu bazuten igotzea eta agian hor ez genuke Albacete kontatuko. Orain bai, hor gaude, goian, merezita gainera gauzak ondo egin dituztelako eta talde ona daukatelako. Apirilan goian badaude oso talde ona dalako”.
“Albacete talde oso arriskutsua da kontraerasoan, oso bertikala. Erasoan txapelketa honetan gol gehienetarikoa sartu duena, goiko jokalariak gola daukate eta uste dot talde bezela erakutsi dutela edozeinen kontra irabazi dezaketela. Partidu on bat egin beharko da irabazteko”.
“Kamaleonikoak dira, badakite atzean sartzen eta kontraerasoan jokatzen hemen egin zuten bezela. Jende asko pilatzen dute atzean eta gero jende oso azkarra daukate. Eta gero, beste partido batzutan oso goian hasten dira estutzen. Badakite partiduaren arabera edo aurkariaren arabera jokatzen, pixka bat atzerago edu aurrerago. Baliabide asko dituzte ta partidu bakoitza ezberdin prestatzen dute, entrenatzailaren eskua hor ikusten da. Gehiago fijatu behar gara gurean, gurea ondo egin eta partidu on bat egiten badugu, beti aukera gehiago izango ditugu irabazteko”.
URREZKO PUNTUAK
“Etxetik kanpo oso ondo gabiltz, azkenengo emaitzak oso onak izan dira eta saiatu behar gara horrela jarraitzen hemendik bukaerara. Gutxi geratzen da eta garaipen bakoitzak urrezkoa balioa dauka, partidu guztiak dira oso garrantzitsuak”.
“Puntu honetara ailegatuta edozein talde ondo dago eta edozein talderen kontra asko kostatzen da irabaztea plantilla oso antzekoak direlako leku guztietan. Ez daukagu erreztasunik azkenengo astetan goikoan gaudenetatik inork irabazteko, baina hartzen badituzu azkenengo zortzi partiduak onenak gu gara, garaipen gehienak lortu dituguna, emaitzarik onenak eta horri eutsi behar diogu hemendik aurrera be bai”.
OREKA
“Oreka izatea partiduan oso garrantzitsua izango da Albaceten. Erasoa jutea, baina beti orekarekin, beharbada txapelketan kontraerasorik onena daukan taldea dalako eta nahiz eta guk baloia manejatu ta erasora joan, beti oreka izan beharko dugu baloia galtzen dugunean heurak oso azkar ateratzen direlako. Oreka eta ordena beharko dugo bai defentsan, bai erasoara juten garenean”.