Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Ondo eman ez zaigun zelaia da, baina ez dut sinisten gauza hauetan"

Gaizka Garitanok El Toralin, Ponferradinaren zelaia, Eibarri puntuak ateratzea asko kostatu izan zaion zelaia izanagatik, hau Eibar berria dela eta han ez duela oraindik jokatu baieztatu du, honela ba, dena posible da jardunaldi honetan

"Ondo eman ez den zelaia da baina ez dut ezer sinisten gauza hoietan eta ni, gutxienez, entrenatzailea bezala ez naiz hara inoiz joan eta taldeak, ez du inoiz han jokatu, baina ratxak apurtu izan ditugu puntuak lortzen ez ziren zelaietan" adierazi du misterrak. 

Ponferradinari butuz, Garitanok bere admirazioa azaldu du eta Claudio Barraganen taldea mailako onenetarikoa dela dio lorturiko puntuez aparte: "Baloia ondo tratatzen duen taldea da, hobeto jokatzen duen taldeen artean dago eta maila tekniko altukoa baita konbinatzeko maila onekoa, talde ona da estilo argiarekin. Pasadan urtean ondo jokatuz playoffa jokatu daitekeela erakutsi zuen nahiz eta igo berria izan, honek meritu itzela dauka".

Eibarren entrenatzaileak, badaki gaztelakoak garaipena bilatuko dutela, baina hala ere, optimismoz beterik doazte neurketara: "Eurak irabazten saiatuko dira, gure antzera daudelako, garaipenaren beharrarekin, honel ba, partidu ona ikustea espero dugu eta irabazi badezakegu hobeto, optimismoz beterik goaz eta motibazio bat da han ez direla emaitza onak atera jakitea" gehitu du teknikoak.