Skip to main content
Lehen Taldea

Garitano: "Cartagenenan irabazi behar dugu, aurkariek ez dute hutsik egingo"

Eibarreko entrenatzaileak taldearen ibilbide onak ekar dezakeen erlaxazioa saihestea eskatu du

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Atxabalpen eta igandean Cartagenaren aurka jokatuko duten partidaren inguruan aritu da. Entrenatzailearen

DINAMIKA

Sentsazioak onak dira baina ezin gara erlaxatu. Nire ustetan irabazteak askotan ez dizu mesede egiten. Bai konfiantza aldetik, baina astetik astera irabazten duzunean gertatu daiteke erlaxatzea eta gara horretan erori behar. Pilak kargatu behar ditugu berriz ere gosea izateko.

Ohitu behar gara irabaztera, besteek ere irabazten dutelako. Gauden lekuan jarraitzeko puntu asko beharko ditugu. Dinamika horrekin jarraitu nahi dugu.

Ez dut asko errepikatzen. Egunero entrenatzen ikusteak lasaitasuna ematen dit. Horrek ez du esan nahi irabaziko dugunik beti. Baina ematen dit lasaitasuna jendea jarrita eta sartuta ikusteak. Beti pentsatzen dut irabazteak ez dizula talde hobea egiten, kontrakoa. Beti zuhur ibili behar dugu.

AURKARIA

Oos ondo egiten du futbolean, baloia ondo erabiltzen dute. Erasoko jokoa egiten dute, gero hutsune batzuk ere uzten dituzte baina sufriarazten zaituen taldea da. Euren gabeziak baliatu behar ditugu baina defentsiboki partida ona egin beharko dugu azken astetan egin dugun bezala.

Hasieratik oso joko erasokorra egin izan dute. Beharbada orain taldea defentsiboki sendoago dago. Lan bat dago, prozesu bat, jokalariek ondo asimilatuta dituzte.

ARRAKASTAREN GAKOA

Goian jarraitu nahi badugu gol gutxi jaso eta ahalik eta gehien egin behar dugu. Goikaldean gauden denek daukagu gauza bat amankomunean eta da gol gutxi jasotzen dugula eta bide beretik jarraitu behar dugu.

SAILKAPENA

Badakigu Cartagenan irabaziz gero inork ez gaituela gaindituko sailkapenean. Hortan jarri behar ditugu gure indar guztiak. Besteek asko irabaziko dute eta ezin dugu espekulatu.