Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Burgos ez dago hor kasualitatez, oso talde ona da”

Eibarreko entrenatzailearen iritziz, “gauzak ondo egiten batidugu, aukerak izango ditugu irabazteko”

Gaizka Garitano gaur adierazi duenez, Burgos “gauzak ondo egiten dituela talde bat da eta ez da kasualitatez hor ailegatu”.

Bihar El Plantion jokatuko den partidaren aurreko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak esan du “gauzak ondo egiten batidugu, baikorra naiz eta aukerak izango ditugu irabazteko”.

 

BURGOS CF

“Lehenengo itzulia bukatzear dago ta hor badago. Horrek esan nahi du gauzak ondo egiten dituela eta ez dala kasualitatez hor ailegatu. Uste dot erakutsi duela bai antolakuntza aldetik oso talde ona dala, atzekaldean jende asko pilatzen du ta oso zaila da hor sartzea, porterua ere oso ondo dabil eta gero erasoko jokalariak bere momenturik onenenan daude. Merezimendu osoz dago dagoen tokian”.

“Hasiera oso ona eman zion txapelketari eta horrek konfiantza eman die, batez ere asko sinisten dutelako jokatzeko modu horretan. Gainera zelai erditik aurrera oso jokalari onak ditu. Momentu onean daude”.

AUKERAK

“Pasa dan egunean bigarren zatian  jokatu genuen bezela jokatzen badugu aukerak izango ditugu. Gauzak ondo egiten batidugu, baikorra naiz eta aukerak izango ditugu irabazteko”.

“Badaukagu margena hobetzeko etxetik kanpo ta horren bila gagoz, baina adibidez pasa dan egunean ez genun partidu txarra egin nahiz ta galdu. Askotan emaitzak markatzen dute irakurketa”.

ARERIOAK

“Erakutsi dugu ez garela inor baino gutxiago, bai Las Palmasen, bai Alavesen kontra, Cartagenan ere ez. Badaude hamairu edo hamalau talde gaur egun bigarren mailan kapaz diranak oso goian egoteko ta gauzak ez badituzu ondo egiten edo detaile txikitan partiduak juten badira, beherago zaude. Leihakortasuna oso handia da gaur egun Bigarren Mailan eta danak dira arerio zuzenak”.

“Playoffean gaude sartuta eta beherantz begiratzen badut oso talde onak daude gure azpitik, taldeak liga hasi aurretik ez zutenak espero hain behean egotea ta beste helburu batzuk zituztenak. Logigoki nahiko gendun gorago egotea, baina oso gertu gaude. Hau luzea da, nik taldea ondo ikusten dut eta gorantza egiteko asmoarekin gaude”.

ERASORA JOKATU

“Gu erasoko talde bat gara ete hortara jokatuko dugu. Saiatuko gara baloia hartzen ta erasora juten. Kontuz ibili beharko gara heuren kontraerasoekin, eta geldikako jokaldiekin eta horrelako gauzkein, baina uste dut gure estiloa argi dagoela eta beraiena era bai”.