Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Apaltasunez eta ausardiaz jokatu behar dugu Vila-realen"

Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du Vila-realen filiala oso talde landua dela, kalitatezkoa

Gaizka Garitanok esan du bere taldeak “umiltasunez eta ausardiaz” jokatu behar duela ostiralean Vila-real Bren aurkako partidan emaitza positiboa lortzeko.
Partida honen aurreko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak azpimarratu du Vila-realen filiala “oso talde landua” dela eta “kalitatezko jokalariak” dituela.