Garitano: «Andorra oso ondo sartu da maila honetan»
Eibarreko entrenatzailearen ustez, funtsezkoa da “defentsako antolaketa ona izatea”
Gaizka Garitanok Andorra “egile-taldea” dela esan du, eta “oso ondo sartu dela” lehen RFEFtik gora egin ondoren.
Bihar Andorran jokatuko den partidaren aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak funtsezkotzat jo du emaitza positiboa lortzeko “defentsako antolakuntza ona izatea”.
ETXETIK KANPO
“Lehenengo bi partiduetan ez dugu garaipenik lortu. Gauzak hobetzeko badaude ta hortara goaz, partidu on bat egitera ta partidua irabaztera ze etxeko puntuak eta kanpokoak berdindu balio dute”.
“Nik taldea etxetik kanpo Villarrealen hogei minutu kenduta, gutxi gora behera pasa den urtean bezela ikusi dut, nahiko ondo, gure gauza onekin, gure gauza txarrekin, baina ez hainbeste diferentzia etxean egiten ditugunarekin. Beti kanpoan partiduak pixka bat zailagoak dira logikoki, kontrako taldea ere beste gauza proposatzen duelako eta gorago joaten dalako eta beti etxetik kanpo puntu pilatzea zailago izaten dalako, baina guk ere pausa bat eman behar dugu aurrera eta taldea etxean egiten duena saiatu behar da egiten. Gero emaitza hobea edo okerragoa izan daiteke, baina behintzat proposamena eta taldeak egiten duena arlo guztietan antzekoa izan behar da. Hori da pasa dan urtea beti gogan neukan beti”.
ZUHUR IBILI BEHAR
“Ez dut uste gehiegi laguntzen dizunik partidu on batetik etortzea gero garaipena lortzeko, nik beti kontrakoa pentsatzen dut. Partidu txar baten ondoren, besta gauza bat daukazula barruan erakusteko. Alde hortatik zuhur ibili beharko gara. Aurreko egin genuen partiduak ez digu lagunduko. Konfiantza aldetik bai, badakigu kapaz garela ondo egiteko baina horrek biharko partidurako ez digu lagunduko. Beste partidu berri bat da, jokoan dagoena berdina da ta pasa dan astean atera ginen bezela atera behar gara zelaira”.
ESTILO DESBERDINAK
“Gara bi talde oso joko jakina ta daukaguna bi estilo oso markatuak ta ea zein imposatzen dan. Heurak oso estilo jakinak daukate jokatzeko eta guk ere markatu dugu azkenengo hilabetetan zertara nahi dugun jokatu . Alde hortatik bi estilo desberdin daukagu, gauza batzuetan antzekoak, beste gauza batzuetan desberdinak eta saiatuko behar gara Eibar hori ikusten, gure estiloarekin ta ea asmatzen dugun”.
ANDORRA
“Asko jarraitu dudana talde bat da, pasa dan urtean ere bai entrenaitzlaea ezagutzen dudalako ta egiten dituzten gauza batzuk ondo daudelako. Gauza desberdinak egiten dituzte beste talde batzuk egiten ditugunarekin konparatuz. Badago zer ikasi talde hortatik. Aurten oso ondo hasi dira, oso maila onean ari dira jokatzen, heuren estiloa mantendu dute ete beti arerio zaila izango da. Gainera aurrekoan ere etxean partidu bakarra jokatu bakarrean Granadari irabazteko gai izan ziren eta horrek asko esan nahi du”.
“Antolakuntza beti izaten da garrantzitsua etxetik kanpo, baina partidu honetan are gehiago. Ez bagaude ondo batuta baloia ez daukagunean, azkenean Andorra da baloi jabetza gehien daukana kategoria hontan, oso zaila da baloia kentzea, posesio asko eukitzen dute eta ez bagaude ondo antolatuta heuren atzetik ibiliko gara partidu osoa. Baloia harrapatzea oso zaila da, posesiozko joko oso ezaguna eta landutakoa daukatelako ta jokalariak kalitatezkoa ere bai. Orduan ezbadukagu antolakuntza on bat baloia ez daukagunean asko sufrituko dugu, ez dugu baloia harrapatuko”.