Garazi Facila, SD Eibarreko jokalari berria hurrengo denboraldirako
Athletic Clubetik utzita etorriko da ezkerreko hegalaria 25-26 denboraldian
Athletic Clubeko jokalari den Garazi Facilak (Lodosa, 1999) SD Eibarren jokatuko du hurrengo denboraldian. Defentsak ezkerreko hegalari gisa jokatzen du.
Bere ibilbidea talde nafarretan hasi zuen eta 2018an CA Osasunara iritsi zen, 19 urte zituela. Urte berean talde gorriarekin 1ªRFEFra igoera lortu zuen. Bertan izan zen 2021 arte, Deportivo Alavések fitxatu zuenean. 2023an Athletic Clubera iritsi zen. 24-25 denboraldian 18 partida jokatu ditu talde zuri-gorriaren lehenengo taldean Ligako eta Kopako partiden artean.
Orain, hegalariak Liga Fn jokatzen jarraituko du SD Eibarren utzita, bere kalitate ofentsiboa ezkerreko hegaletik erakutsiz.
Ongi etorri, Garazi!