Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garaipenaren bidera itzuli da Eibar Espanyolen aurka (3-0)

Armaginak txoritxoen aurka gailendu dira Enrichen, De Blasisen eta Charlesen golei esker

Eibarrek Espanyolen aurka irabazi du Ligako hogeigarren jardunaldian. Armaginek neurketa serioa egin dute hasieratik eta aurkaria bainoa gehiago izan dira. Hala, azken sei norgehiagokan garaipenik eskuratu ezin ibili ondoren, hiru puntu garrantzitsu gehitu dituzte eibartarrek eta amaierako helburua gertuago dute.

Bikain hasi dio taldeak lehiari eta lehen minutuetan erraztasunarekin iritsi da dira Espanyolen ate ingurura. Bederatzigarren minutuan, Kike Garcíak abagune paregabea izan du taldea aurreratzeko baina Diego Lópezek geldiketa bikaina egin du. Minutu batzuk beranduago Enrichek ez du hutsik egin eta area barruan alderatze bat jaso eta gero, eibartarren lehena lortu du.

Minutu onak egin dituzte armaginek handik aurrera. Hegaletatik maiztasunarekin iritsi dira Lópezen ate ingurura eta bigarrena egitetik gertu ibili da. Gola, ordea, bigarren zatiaren hasieran iritsi da. Hasi eta berehala, De Blasisek Bigasen pase jaso du bigarren zutoinean eta jaurtiketa gurutzatua eginda atezaina gainditu du.

Lehia amaieran, sartu berria zen Charlesek hirugarrena eskuratu du korner batean. Aurrelariak txoritxoen aldaratze bat jaso du eta bitan pentsatu gabe jaurti eta gero sare barrura bidali du baloia.