Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Garaipena Unben

Yerai Martinen taldeak 1-0 irabazi dio Deportivo Abancari

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek garaipena lortu du Ligako hemeretzigarren jardunaldian Deportivo Abancaren aurka (1-0), igandean, otsailaren 5ean, 12:00etan, Unben jokatutako partidan.



Bi taldeak indartsu zelairatu dira, baina armaginek aurrea hartu dute Ane Camposek 21. minutuan sartutako golari esker. Geraldyne Saavedrak bigarren gola barkatu du falta jaurtiketa on batekin.



Bigarren zatian oso antzera aritu dira bi taldeak. Armaginek emaitzari eutsi diote eta Unben 3 puntu garrantzitsu eskuratu dituzte.



Garaipen honen ostean, Yerai Martinen taldeak 10 garaipen, 7 berdinketa eta 2 porrot (37 puntu) lortu ditu.



Armaginek Bartzelona Bren aurka jokatuko dute ligako 20. jardunaldian, otsailaren 12an.



Hau izan zen hasierako XI.a: