Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garaipena aurredenboraldiko lehenengo lagunartekoan (3-0)

Eibar Mirandesi gailendu zaio Atxabalpen jokatutako lehian

Eibarrek garaipena lortu du Atxabalpen jokatutako denboraldi-aurreko lehen neurketan. Armaginek Mirandesi irabazi diote 35 minutuko bi zatitan banatutako neurketan. Mendilibarrek bi hamaikako ezberdin atera ditu denboraldi zati bakoitzean, Atienza bigarren taldeko jokalaria izan da errepikatu duen bakarra. Aurredenboraldiko lehen minutuek aho zapore ona utzi dute, aurkako atean eraginkor egon eta atea hutsean mantendu ondoren.

Honako hamaikakoarekin zelairatu dira armaginak: Yoel, Tejero, Paulo, Martinez, Cubero, Benito, Atienza, Sergio Alvarez, Jaime Dios, Enrich eta Unai.

Partida hasi eta berehala, Sergi Enrichek abisua eman du zutoinera egindako erremate batekin. Minutu batzuk geroago, Asier Benitok Jaime Diosen asistentzia ona baliatu du taldea markagailuan aurreratzeko. Atsedenaldia baino lehen, errenta handitzeko aukera izan du Eibarrek. Lehen goleko protagonistek elkarri paperak trukatu dizkiote, baina oraingo honetan Jaimek ez du errematean asmatu.

Bigarren zatian honako hamaikakoarekin zelairatu da taldea: Dmitrovic, Correa, Dufur, Bigas, Soares, Eñaut Mendia, Atienza, Diop, Inui, Quique Gonzalez, Kike Garcia.

Bigarren zatian aldea handitzea lortu du Eibarrek bi bider. Arratsaldeko bigarrena Quique Gonzalezek eskuratu du Kike Garciaren pase on bat baliatu eta gero. Minutu batzuk geroago, berriz, García izan da aurkariaren atea zulatzea lortu duena Soaresek ipinatako izkineko sakean.