Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Garaipen sendoa Berriozarren (0-4)

Armaginek garaipen ezinhobea lortu dute urteko azken jardunaldian

Emakumezkoen lehen taldea Berriozarren aurka gailendu Ligako hamahirugarren jardunaldian eta urte hiru punturekin itxi du. Hala, Telletxearen neskek lidergoan jarraitzen dute Alavesekin batera. Eibartarrak ez dute beste hiru puntu eskuratzeko aukera galtzen utzi eta lehen zati bikaina egin ondoren garaipena bideratzea lortu dute.

Lehia erritmo biziz hasi da. Honokak hasi eta berehala aurreratu du taldea markagailuan, eta arnasa hartzeko denborarik gabe Arenek bigarrena eskuratu du minutu batzuk beranduago. Eibartarrek lehen zati ona egin dute eta aurkariak aukerarik gabe utzi dituzte.

Atsedenaldira iritsi baino lehen, Michik hirugarrena egin du eibartarrentzat eta hala, errenta majoarekin joan dira neskak aldageletara.

Bigarren zatian armaginek beren jokoan egiten jarraitu dute eta aurkako areara iristen jarraitu dute. Bigarren zatiko lehen minutuetan Idoiak norgehiagoka borobildu du laugarren gola lortu eta gero.

Gauzak horrela, lidergoan jarraitzen du emakumezkoen lehen taldeak. Gaurkoa hamaikagarren garaipena izan da Telletxearen neskentzako eta porrotik gabe bukatu dute Ligako lehen itzulia. Armaginek bigarren itzulia hasiko dute urtarrilaren 13an, Bizkerre FT etxean jasota.