Skip to main content
EU
Partida ondorengoa

Garaipen indartsua (0-1)

Armaginek garaipena lortu dute Huescan Matheusen azken minutuetan lortutako golari esker.

Ligako azken jardunaldian garaipena lortzeko asmoz zelairatu dira armaginak, igoerako play offari ilusioz aurre egin aurretik.

Gaizka Garitanoren mutilek bertikaltasunaren eta aurkariaren area bilatzearen aldeko apustua egin dute. Stoickhovek eta Bautistak aukera argienak izan dituzte partidaren lehen zatian, baina ez dute gola lortu eta berdinketan bukatu da lehen zatia. 
 
Bigarren zatiaren ostean, etxekoak markagailuan aurreratu ahal izan dira, baina Ignasik area kanpotik egindako erremateak ez du atea oso gutxigatik aurkitu. Eibarren erreakzioa minutu batzuk geroago izan da, Bautista markagailua irekitzetik gertu egon da, baina area barrutik buruz egin duen errematea erabat desbideratuta joan da.

Eibarrek ez du itxaropena galdu eta hiru puntuak partidako azken minutura arte lortzen saiatu da. Yanisek gertu izan du gola Tejeroren erremate baten ostean, baina jaurtiketa gora joan da. Armaginek saria aurkitu dute partidako 82. minutuan, Matheusen bitartez. Matheusek sare barrura bidali du area kanpotik egindako jaurtiketa.

Gol horrek irribarrea itzuli dio Eibarri, irabazi gabeko partida batzuen ostean. Garaipen honekin, Gaizka Garitanoren taldeak igoerako Play Off-a jokatuko du.