Skip to main content
EU
Kluba

Garagarzak Eibarko kirol zuzendaria izaten jarraituko du

Mutrikuarrarekin batera Mikel Martija idazkari teknikoa izango da

Fran Garagarzak SD Eibarko kirol zuzendaria izaten jarraituko du, klubak mutrikuarraren kontratua berritu eta gero. Garagarzak 10 urte egingo ditu kirol zuzendari bezala, 2011n hasi baitzuen bere ibilbidea lan horretan. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratu berria, eta klubak eta Garagarzak berak 2021ko martxoa bukatu aurretik adostu beharko dute batera jarraitzen duten; hau da, neguko merkatua itxi eta aste gutxira. 

Garagarzarekin batera Mikel Martija idazkari teknikoak klubean jarraituko du.