Skip to main content
Lehen Taldea

Gálvez: Eibar aukeratu dut ehuneko 200ean nigan apustu egin dutelako

Granadako jokalaria arratsalde honetan estreinatuko da talde armaginarekin Koloniaren aurkako partidan

There are no reactions yet. Be the first!

Alejandro Gálvez SD Eibarreko jokalari berriak gaur adierazi du beste eskaintzen artean Eibar aukeratu duela “nigan ehuneko 200ean apustu egin dutenak direlako”.

Bestalde, Gálvezek SD Eibarreko web orrian nabarmendu duenez, Fran Garagarza Kirol Zuzendariak “lehenengo egunetik interesa erakutsi du”.

“Ilusio handiz, Bundesligan bi urte pasa eta gero berriro Ligarik onenean jokatzeko erronka hartzen dut. Motibazio itzela daukat, bueltatzea sari bat delako. Horregatik, eskerrak eman behar dizkiot Eibarri. Erabaki egokia izan da. Ni hemen egoteko egin duten ahalegina zelaian lan handia eginez eskertzea espero dut”.

Gálvezek hitz batzuk ere eskaini dizkie Eibarreko jarraitzaileei. “Denboraldi ederra egingo dugu, lasai egon daitezela, guk ahalegin guztiak egingo ditugu eta. Ziur nago urte oso polita izango dela”.

Arratsalde honetan, Alejandro Gálvez bere lehenengo neurketa armagin bezala jokatzea espero da, Kitzbuhel-en jokatuko den Koloniaren aurkako lagunarteko partidan (18:00etan). Aurkezpen ekitaldi ofiziala datorren astelehenean (abuztuak 8) izango da Ipuruan.