Lehen Taldea
Gaizka Garitanok bere lantaldea osatu du
Patxi Ferreira izan ezik, gainerako taldekideak klubean ziharduten
Gaizka Garitanok baieztatu du 2021-2022 denboraldirako lantaldea. Patxi Ferreira bigarren entrenatzailea izan ezik, egun klubean diharduten teknikariek osatuko dute taldea.
Hauxe da Eibarren lehen taldearen staffa 2021-2022 denboraldirako:
- Entrenatzailea: Gaizka Garitano.
- Bigarren entrenatzailea: Patxi Ferreira.
- Entrenatzaile laguntzailea: Andoni Azkargorta.
- Prestatzaile fisikoa: Alain Gandiaga.
- Atezainen entrenatzailea: Jon Zabala.
Jon Zabala orain arte bigarren mailako atezainen entrenatzailea (CD Vitoria) eta oinarrizko futboleko atezainen arloko arduraduna izan da. Bera kenduta, staffeko gainerako kideek kargu horiek betetzen zituzten Eibarren, 2012 eta 2014 artean taldea Bigarren eta Lehen Mailara igo zenean eta 2014-2015 denboraldian maila gorenean jokatu zuenean.