Skip to main content
EU

Gaizka Garitano: "Une onean gaude eta intentsitate berarekin jarraitu behar dugu”.

Entrenatzaile armaginak adierazi duenez, "partida zaila izango da baina Leganes on bati aurre egitea espero dugu”.

Gaizka Garitanok adierazi duenez, “une onean gaude eta intentsitate berarekin jarraitu behar dugu”.
Larunbatean Ipuruan Leganesen aurka taldeak jokatuko duen partidaren atariko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du “partida zaila izango dela baina Leganes on bati aurre egitea espero dugu”.

Prentsaurrekoan, armaginei eskerrak eman nahi izan dizkie jasotzen duten babesagatik, bai kanpoko partidetan bai Ipuruan ere.

LEGANES

“Aurkari zuzena da”. “Denboraldia ez zuten oso ondo hasi, baina hamaika partida daramatzate galdu gabe eta oso ondo jokatzen ari dira eta partida zaila espero dugu”.

“Talde sendo bat aurkituko dugu, jokoaren erregistro guztiak menderatzen dituena baina guk ere oso talde ona dugu, oso jokalari onekin eta gainera etxean jokatzen dugu”. “Guzti horreki talde guztiei aurre egiten ahalegintzen gara eta Leganes on bati aurre egitea espero dugu”


TALDEA


“Une onean gaude eta aurrera jarraitu behar dugu”. “Irabazteak konfiantza ematen dizu, baina konfiantza hori ez da gose-falta bihurtu behar”.

“Intentsitate berarekin jarraitu behar dugu, eta egiten ari garen futbola egiten jarraitu behar dugu”. “Hori ehuneko ehunean mantentzen saiatu behar dugu, eta are gehiago etxean jokatuz”.


IPURUA
“Urte eta erdi daramagu etxean galdu gabe”. “Ipuruan oso gustura gaude, taldea ondo jokatzen ari da, irabazten ari gara eta ondo sentitzen gara”.

“Etxetik kanpo ere irabazten eta hobetzen ari gara, baina etxean jokatzea beti da berezia”. “Aste honetan ere partida aurrera ateratzen ahaleginduko gara”.


ATEA HUTSEAN
“Maila honetan gol gutxi sartzen dira”. “Oso zaila da partidak irabaztea gol asko jasoz eta ahalik eta gehien sartzen saiatu behar dugu”. “Beti egiten dugun bezala, erasora jokatzen, erritmo altuarekin jokatzen eta partidak intentsitate handiarekin eramaten jarraitu behar dugu, baina beti ere ondo defendatuz”.


“Ondo defendatzen ari gara, Leganesek ere ondo egiten du eta zaila da gola egitea, baina golak egiten saiatu behar dugu eta, aldi berean, golik jaso gabe jarraitu”. “Horrek ematen dizkigu garaipenak guri eta goian gaudenoi”.


BAJAK
“Beti faltako zaizu jendea, txartelak edukitzeagatik edo lesio batengatik”. “Hilabete batzuk daramatzagu jokalari batzuk gabe, baina jokatzen ari direnak oso ondo ari dira”. “Denboraldi hasieran badakizu denboraldian zehar jokalariak faltako zaizkizula baina talde bezala ondo gaude eta hori taldearen indarragatik da”.

“Jokalari garrantzitsuak falta zaizkigu, baina ez dut uste jokalari bakar baten mende gaudenik. Konfiantza handia dugu jokalari guztiengan”.


JOAN DEN DENBORALDIKO PUNTU BERBERAK

“Lau hilabete geratzen zaizkigu eta bide beretik jarraitu behar dugu”. “Aurkari zuzen asko daude, baina partidaz partida joan behar dugu”. “Partida bakoitza garrantzitsua da, datorrenari bakarrik begiratu behar zaio eta dugun intentsitate eta gose berdinarekin jarraitu behar dugu”.

“Irabazteko gogo horrekin eta jokatzen ari garen intentsitatearekin jarraitu behar dugu”. “Oraindik lau hilabete geratzen dira eta denetarako uneak egongo dira eta estutzen jarraitu behar dugu”.