Skip to main content
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: Ezin dugu amore eman, sorpresa ematen saiatu behar dugu

Gaur goizean Gaizka Garitano entrenatzaileak komunikabideen aurrean hitz egin du, Valentziaren aurkako partidurako deialdia emateko eta bihar Mestallan jokatuko den partiduari buruz hitz egiteko.

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok emandako deialdia: Xabi Iruretagoiena, Irazusta, Eneko Bóveda, Lillo, Txema Añibnarro, Didac Vilá, Abraham, Borja Fernández, Dereck Boateng, Dani García, Jon Errasti, Ander Capa, Manu del Moral, Javi Lara, Saúl Berjón, Ángel, Piovaccari eta Arruabarrena. Lesiodunak; Raúl Navas eta Jaime Jiménez. Erabaki teknikoa dela eta, kanpoan geratu dira: Borja Ekiza, Dani Nieto eta Dejan Lekic.

Garitanok azken partidaren balorazio batekin hasi du prentsaurrekoa, "Gauden egoeran egonda, partida 0-2 hastea oso gogorra da, baina egoerari buelta ematea lortu genuen eta topera jokatu genuen. Ez zen emaitza ona izan, baina momentu onak izan genituen bai Sevillaren aurka zein Almeriaren aurka ere".

Valentziari buruz, "Ipuruara etorri zirenetik hobekuntza bat izan dute, etxean oso ongi jokatzen dute, azken 7 partidetan ez dute golik jaso. Baliabide handiko taldea da, golak, kalitate handia, norgehiagoka gogorra izango da, baina betiko ilusioarekin goaz. Ilusio horrekin jarraitu behar dugu, 20 egun falta dira liga amaitzeko. Denboraldi osoa pasa dugu jaitsiera postuetatik kanpo, eta horrek zerbait esan nahi du. Zenbait gauza hobetzeko beharra dugu baina bizirik gaude".

"Biharkoa partida zaila izango da, ligako talde onenetako baten aurka jokatzen dugu eta, halere zerbait lortzeko esperantzarekin goaz hara, ezin dugu amore eman, sorpresa ematen saiatu behar dugu, behar handia dugu".

Defentsan hobetzeko beharra adierazi du Garitanok "gogotsu aritu gara defentsa lantzen, hori da gehien hobetu dezakeguna, zelaian landu dugu, jokalariekin hizketan, bideoak ikusiz... hobetzeko gai garela badakigu, beste batzuetan ongi egin izan dugu, orain ez bezala. Argi dagoena da Almeriak eta Sevillak sartu zizkiguten lehen golak ezin direla errepikatu".

Arrazoiak ugariak direla esan du Garitanok "hamaika faktore dira, jokalariek konfidantza galdu dute, eta zorte falta ere nabaria da".

Deialdiari buruz, "Oraingoan Jon errasti badator, ezin dituzu beti denak eraman. Denak pasa dira hamaikakotik. Angelek taldearekin bidaiatzearen saria merezi du, denak topera egotearen beharra dugu, garrantzitsua da fisikoki ondo egon daitezen eta baita taldean integraturik egotea ere, eta parte har dezaketela sentitzea.

Zelai zailenetako batera goaz, ez da erraza izango baina plan bat daukagu, landu duguna, badakigu non egin dezakegun min, beti duzu sorpresa eman dezakezunaren ilusio hori, landu dugu eta puntuak eskuratu nahi ditugu, ez gaude ezer oparitzeko moduan.