
Lehen Taldea
Gaizka Garitano: "Ilusionatuta gaude liga hasierarekin"
Derioko entrenatzaileak 20 jokalari deitu ditu
Gaizka Garitanok agerraldia egin du Ligako lehen neurketa jokatu aurretik. Derioko entrenatzaileak 20 jokalari deitu ditu Huescaren aurkako partidarako. Diealditik at gelditu dira, Etxeita, min hartuta; eta Aketxe, Sielva eta Yannis, COVID prozesu ezberdinetatik pasa eta gero.
Garitano "oso ilusionatuta" agertu da Alcorazera egin beharreko bisitarekin. "Etorri diren jokalariek gose handiarekin egin dute eta oso pozik nago egunerokotasunarekin". "Talde" hitzaz hitz egiteko goiz bada ere, entrenatzaileak espero du jokalariek "Betidanik Eibar izan dena islatzea: gosea eta talde lana".