Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: “Irabazteko eta igoerako play off-a prestatzeko gogoa dugu”.

Entrenatzaile armaginak adierazi duenez, “bihar irabazteak garrantzi handia du bolada txarrarekin amaitzeko eta play offari ahalik eta ondoen aurre egiteko”. 

Gaizka Garitanok adierazi duenez, “irabazteko gogoa eta igoerako play off-a prestatzeko gogoa dugu”. 

Bihar SD Huescaren aurka (21:00etan) jokatuko den partidaren atariko prentsaurrekoan, entrenatzaile armaginak azpimarratu du “bihar irabazteak garrantzi handia du bolada txarrarekin amaitzeko eta play offari ahalik eta ondoen aurre egiteko”. 


TALDEAREN EGOERA
“Taldea ondo dago, baina irabazteko eta igotzeko play off-a prestatzeko gogoa dugu”. “Azken boladan, asteko lehen egunak gogorrak izan dira eta azken egunetan ilusio berreskuratzen dugu hurrengo partida irabazteko”. “Horixe gertatzen da beti futbolean”.

IRABAZTEAREN GARRANTZIA
"Garrantzitsua da irabaztea emaitzen dinamika aldatzeagatik. Bihar irabazteak bolada txarrarekin amaitzen eta play offari ahalik eta ondoen aurre egiten lagunduko liguke"


AZKEN PARTIDEN INGURUKO IRAKURKETA
“Gogorragoa da onartzea hobea izanda ezin izan duzula irabazi, aurkako taldea zu baino hobea denean baino”. “Albaceteko partida kenduta, gainerako partidetan taldea irabazteko egon da, baina ez dugu irabazi, gauza bategatik edo besteagatik, baina emaitzek agintzen dute”. “Irabazi egin nahi dugu bolada txarrari amaiera emateko, irabazten amaitzeko eta  ahalik eta postu onenean geratzeko”

 
SD HUESCA
“Partida guztiak dira zailak”. “Liga ondo amaitu nahiko dute, etxean irabazita”. “Bigarren mailan ez dago partida errazik, baina partida bat gehiago balitz bezala hartzen dugu eta irabazi egin behar dugu”.


ZORTE APUR BAT
“Ezin dugu leporatu irabazi ez izana gauza bakar bati”. “Gauza txiki askok eragina dute partidu batean”. “Futbolean golak sartu behar dira eta ez jaso, eta, bitartean, baldintza asko daude, eta horien artean zorte pixka bat gehiago izatea dago”. “Hala ere, beste gauza batzuk ere hobetzen saiatu behar dugu”

TXARTELAK 
“Jokalari asko ditugu txartelekin, baina bakoitza egoera ezberdin batean dago”. “Badaude jokalari batzuk gorde behar ditugunak, bai ala bai, beste jokalaririk ez baitago postu horretan, eta ezin dugu play off-erako galdu”. “Min hartuta denbora asko eman duen beste jokalariren bat daukagu eta ehuneko ehunean behar dugu eta partida hau oso ondo datorkio minutuak hartzeko”. “Zigortuta dagoen jokalari bakoitza egoera desberdin batean dago eta baten batekin gorde behar dugu”.