Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano, Eibarreko entrenatzaile berria

Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo eta gero, Derioko prestatzailea talde armaginera itzuli da

Gaizka Garitano izango da Eibarreko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Derioko prestatzailea Ipuruara itzuli da, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du, hirugarren baten aukerarekin

Garitano Viaderoren bigarrena izan zen 09/10 denboraldian, eta hurrengo bi denboralditan filiala zuzendu zuen. 12/13an lehen taldearen ardura hartu zuen, Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara eramanez, eta hurrengo denboraldian Lehen Mailara igotzea lortuz.

Eibarren izan eta gero, Garitanok Valladolid, Deportivo, Bilbao Athletic eta Athletic Club taldeak zuzendu ditu.

Bizkaitarrak Eibar zuzendu zuen Lehen Mailako aurreneko denboraldian, historia eginez. Garitanok 135 partida zuzendu dizkio Eibarko lehen taldeari, 57 garaipen, 37 berdinketa eta 41 porrotekin.

Jokalari bezala, Garitanok bi etapa ezberdinetan defendatu zuen elastiko armagina, 1998tik 1999ra eta 2001etik 2005era, 167 partida jokatuz eta 16 gol sartuz.

Patxi Ferreirak, Garitanoren laguntzailea izan zenak, bere bigarren entrenatzailea bezala errepikatuko du.

Ongi etorri Gaizka eta Patxi!