Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Bi akats: Bi opari"

Gaizka Garitano, S.D. Eibarren teknikoa, gaurko porrotaren ondoren, taldeak eginiko lanaz harro dagoela eta berdinketa justuena izango litzatekeela esan du.

"Partidu oso berdindua izan da, oso lehiatua, egin ohi ez ditugun bi akats egin ditugu, batez ere bigarrena, bi golak oparitu ditugu nahiz eta oparirik egiten ez duen taldea izan" adierazi du entrenatzaile armaginak. 

Bestalde, Garitanok, jokoan igarri den berdintasunaz aparte, armaginak presio askorekin topatu dira zelaian Numanciaren aldetik. 

Honekin bat aukera onak suertatu ez diren partidu bat izan dela onartu du eta eginiko akatsak garesti irten direla "beraiek ere ezin izan dute gehiegi jokatu guk ere estutu diegulako eta... neurketa gure bi akatsetan erabaki da" "bi akats: bi opari".

Hala ere, S.D. Eibarren misterra, bazekien gaur galtzea posible zela, baina hala eta guztiz ere, armaginak partidu osoan borrokatu dute: "Taldea hustu egin da, intentsitatea ikaragarria izan da baina talde on bat izan dugu aurrean, ondo defendatu duena, baina... partidua hutsekoa zen beste edozer baino eta taldeak eginiko esfortsua azken 20 minutuetan berdinketako saria merezi zuen... baina hau gogorra da... badakigu" "Galtzeak, gertatu zitekeenaren barruan sartzen da, baganekigun zertatu zintekeela baina ez genuen galtzerik nahi"