Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Merezita irabazi dugula uste dut"

Gaizka Garitano, S.D. Eibarren teknikoa, oso pozik eta harro agertu da gaur prentsaurrekoan, bai emaitzagatik baita bere armagineengatik ere, merezitako garaipena izan dela azpimarratuz

"Uste dut merezimenduz irabazi dugula, aldapaz gora jarri izan zaigun partidua izanda ere, Arruabarrenaren txartel-gorriaz aparte, aurrera ateratzea lortu dugu. Gero, bigarren partean, hamarren kontra hamar izanda, uste dut ondo eutsi diogula, nahiz eta Jaenekoek gehiago eduki" aitortu du Gaizkak.

Garitanok "sentsatzio ezin hoberekin" joan ohi da etxean jokatuko elkarren segidako bigarren partiduan. "Garratzitsuzko partidua izan da, aurreko asteko porrotaren ondoren. Orokorrean, uste dut hobeak izan garela, are gehiago igandean galduz gero. Daukagun bertsioa atera dugu, baino asko nozitu dugu, egin behar izan dugun esfortsu-fisikoa handia izan da" aditzera eman du Gaizkak.

Hala eta guztiz ere, armaginak jokatutako intentsitatea eta izandako abaguneak seinalea jarri dute, hots, Garitanori bat edo besteekiko golen batekin utzi zioten, bat baino gehiagoko aukerak izan ditugulako Haatik, entrenatzaile euskalduna ez dio begiratzeari utzi gaur bere jokalariek egin duten lanaz: "Uste dut denek primeran lan egin dutela, norberak bere funtzioa erakutsiz, goian jokalari arinak izanagatik, eta ondo defendatzen badugu, badakigu beti kontreetan min egiteko aukerak ditugula, eta horrela izan da! Pena bat izan dat beste gol bat sartzearen abagunea ez izana, zeren eta gertu egon gara. Aukera asko izan ditugu, esango  nuke partidu osoko argienak gure alde egon direla, baita hasieran ere, lehenengo 15minutuak gureak izanik".

Baina, markagailua gure alde egon bada ere, pozaren pozez joan da, atea hutsean utziagatik: "Lehenengo egunean emandako bi opariak eman eta gero, ondo defendatu behar genuen, eta horixe da egin duguna, gakoa atezaintza hutsean uztea izan da"

Arruabarrenaren kanporatzea dela eta "falta deigarria izan da, dudarik gabe, alderantziz izango balitz, hala eskatuko nukeen. Egia esanda, ez dut ondo ikusi, baina horrela izan dela iruditu zait" aitortu du Gaizkak, hainbat metatze bajak izanik. "18 jokalari genituen, gaurko partiduan Arruabarrena eta Raul Navas galdu ditugu, baina horretaz gain 14jokalari gehiago ditut. Mutiko hauekin guztiekin konfiantza osoa daukat, ateratzen dena, ateratzen dela ondo egingo du, konfiantza osoa daukat haiengan" ondorioztatu du entrenatzaile euskalduna.