
Gabonetako ekintzek aurrera darraite
Granadaren partidarako ia 100 jostailu bildu dira Gurutze Gorriarentzat
Eibarrek Gabonetako Kanpainarekin aurrera jarraitzen du. Azken hilabetean ekintza ezberdin egin dira, hala nola, Gabonetako Zuhaitzaren inaugurazioa eta Getaferen aurkako partidarako Janari Bilketa. Klubak antolatu dituen ekintzetan murgilduta jarraitzen du eta amaiera bikaina eman nahi die datozen egunetan. Gelditzen diren egitasmoen artean Jostailu Bilketa edo Olentzeroren bisita daude.
Ekintzak pasa den abenduaren 14an hasi ziren Gabonetako Zuhaitzaren inaugurazioarekin. Egitasmoa Eibarko Euskal Bizikleta Plazan burutu zen Gabonetako argien piztearekin batera.
Aste horretan gainera, Eibarrek, Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlanean, janaria sarrerengatik trukatzeko egitasmoa martxan jarri zen. Guztira 500 kilo baino gehiago bildu ziren eta hori dela eta, klub armaginak beste hainbeste sarrera banatu zituen Getaferen kontrako partidarako.
Horrez gain, eta azken urtetan egin izan den moduan, Jostailu Bilketa egitasmoa ere martxan da. Jostailu bat ekartzen duen orok Granadaren aurkako neurketarako sarrera bat eskuratu dezake. Orain arte, ia 100 jostailu jaso ditu klubak.
Olentzo ere protagonista izango da Eibarren Gabonak direla eta. Izan ere, abenduaren 19an (17:30ak eta 19:00ak bitarte) eta 23an (11:00ak eta 13:30ak bitarte) Denda Ofizialean egongo da armagin txikienekin. Ostiralean, bestalde, Ipuruan egongo da Eibarren eta Granadaren arteko norgehiagokan.
Azkenik, abenduaren 21ean Eibarren puzgarriak marrxatn jarriko dira Astelena Haur Parkean. Gaztetxoenek jolas parkeaz gozatu ahal izango dute Astelena irekita egongo den larunbat guztitan martxoaren 28a bitarte.