Skip to main content
EU
Kluba

Gabon hauetan bisitatu SD Eibarreko Museoa

SD Eibarrek bisiten eskaintza handitu du Gabonak direla eta

SD Eibarreko Museoak urriaren 17an ireki zituen ateak eta jada ehun pertsonek baina gehiagok bisitatu dute. Gabonak direla eta talde armaginak bisiten eskaintza handitu du. Hauek dira egun berezi hauetarako programatutako bisitak:

Abenduan:

- Asteartea 12 (12:00) eta osteguna 14 (17:30), ohiko ordutegian
- Osteguna 21 eta asteazkena 27, 17:30etan
- Ostirala 22, osteguna 28 eta ostirala 29 12:00etan

Urtarrilean:

- Asteazkena 3 eta osteguna 4, 17: 30ean
- Ostirala 5, 12:00etan

Ipuruako eta Museoaren bisitaren baterako prezioa 9 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Eibarreko abonatu eta akziodunen prezioa 5 eurokoa da (helduak) eta 3 eurokoa (13 urtetik beherakoak).

Museo honek Klubaren 80 urtetik gorako historia modu berritzaile eta teknologikoan biltzen du bisitariari bisita osoan zehar laguntzen dion murgiltze esperientzia baten bidez.

Esparrua Orsaixan espazioaren parte da, eta denda ofiziala eta Jendearen Arretarako Bulegoa ere baditu, ekialdeko tribunaren azpialdean.

Diseinu, argiztapen eta teknologia nahasketa harrigarri batek interaktibitateak bisitaren protagonismoa hartzea ahalbidetzen du.

Partikularren bisitez gain, bisita erreserbatu nahi duten ikastetxeek, elkarteek edo enpresek eskaera bat bidali behar dute tour@sdeibar.com helbide elektronikora.