Skip to main content
EU
Fundazioa

Futbol Kluben Kudeaketa Teknikoko Aditu ikastaroaren bigarren edizioa

Ikastaroa SD Eibar Fundazioak eta Eusko Herriko Unibertsitateak antolatzen dute eta Ipuruan emango da berriro, 2016ko urria eta 2017ko maiatza bitartean.

SD Eibar Fundazioak eta Eusko Herriko Unibertsitateak (EHU), Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (SHEE) bidez, antolatutako Futbol Kluben Kudeaketa Teknikoko Aditu ikastaroak izandako arrakastaren ondotik, bigarren edizioa berresten da. Ipurua Estadioko Prestakuntza Zentroan ematen den Ikastaroa erreferente bakarra da Ligan, izan ere, ez dago Lehen Mailako estadio baten barnean oso-osorik garatzen den beste unibertsitate-prestakuntza ikastarorik

Ikastaroaren lehen promozioa Vicente del Bosquek inauguratu zuen eta 25 ikasle graduatu ziren. Lehen esperientzia on hark bultzatuta bigarren edizioa egituratu da. Bigarren edizio horretan izena emateko epea abuztuaren 19an irekiko da eta www.sdeibar.com/formacion helbidean egin ahal izango da aipatu izen-ematea.

Ikasturte honetan karga akademikoa areagotu egingo da. Horrela, sei modulu ez, zortzi izango dira emango diren moduluak, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizean. Guztira 65 irakastordu izango dira. Lehen Mailako euskal futbol klubetako (SD Eibar, Athletic Club edo Real Sociedad) lehen mailako profesionalak, kirol heziketan adituak diren unibertsitateko irakasle entzutetsuak eta prestigio handiko kirol arloko beste zenbait profesional (medikuak, ekonomialariak, kazetariak, abokatuak, nutrizionistak edo fisioterapeutak) izango dira edizio hau emango dutenak, modulu hauekin osatuko dena:

1 Entrenamendua, Prestakuntza Fisikoa
2 Kirol Zuzendaritza, Oinarri-futbola, Berregokitzea
3 Match Analysis, Talentua hautematea
4 Kirol Medikuntza, Fisioterapia
5 Kirol Elikadura
6 Coaching, Psikologia, Merkataritza eta Proiektuen Kudeaketa
7 Management, Finantzak, Marketin eta Komunikazioa
8 Kirol Zuzendaritza eta Legezkotasuna

Ikastaroa kudeaketa eta futbol arloko espezializazio esklusibo batekin beren prestakuntza-mailan aurrerapauso bat eman nahi duten pertsonei dago zuzendua. Era berean, klub txikietatik datozen futbolaren esparruko profesionalentzat pentsatuta dago, dituzten ezagutzak eguneratzeko. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleek 2 unibertsitate-kreditu baliozko ditzakete.

Ikastaro osoaren prezioa 399 eurokoa da. Aukera dago 3 modulutan matrikulatzeko 270 euro ordainduta, edo modulu bakarrean 99 euro ordainduta. Informazio guztia, gaiak eta irakasleen zerrenda www.sdeibar.com/formacion helbidean ikus daiteke.