Skip to main content
EU
Fundazioa

Futbol Eskolan izena emateko epea luzatu dute

SD Eibar Fundazioak uztailaren 29ra arte luzatu du epea

Futbol Eskolan izena emateko eskaeren kopuru handia dela eta, SD Eibar Fundazioak izena emateko epea, ekainean amaitzen zena, uztailaren 29ra arte luzatu du.

Txikien izen-ematea errazteko asmoz, aurten matrikula online egiteko aukera eskaini du. www.sdeibar.com/futboleskola webgunean, matrikulazioa azkar eta erraz egin daiteke. Taldeak harremanetarako helbide elektronikoa ere eskaintzen du:

futboleskola@sdeibar.com. Bestela, interesdunek bulegoko telefono zenbakira deitu edo zuzenean Ipuruara joan daitezke.

 Aurreko denboraldiko ikasleen gurasoei gogorarazi nahi zaie, aurten ere parte hartzea nahi badute, berriz eman beharko dutela izena.

SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskola horixe baino gehiago da. Ia 200 neska-mutikok hartzen dute parte, eta gure oinarrizko futbolerako lehen urratsa da. Alderdi sozial eta trebatzaile aipagarriko proiektua da, balioetan oinarritutako heziketaren ikuspuntutik futbolaren praktika helburu duena.

2016-2017 denboraldiari dagokionez, Futbol Eskolako metodologia Oinarrizko Futbolaren Metodologia Departamentuan txertatu dute eta Futbol Eskolako koordinatzaile batek zalantzak argituko ditu posta elektronikoz: futboleskola@sdeibar.com

PARTE-HARTZAILEEN ADINA

Nesken Futbol Eskola: 2005 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat (biak barne).

Mutilen Futbol Eskola: 2006 eta 2008 bitartean jaiotakoentzat (biak barne).

ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA

Entrenamendu-saio guztiak Ipurua estadioari atxikitako zelaian izango dira.

Neskak (2005 eta 2008 bitartean jaiotakoak): astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.

Mutilak (2006an jaiotakoak): asteartetan, 17:00etatik 18:30era.

Mutilak (2007an jaiotakoak): asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.

Mutilak (2008an jaiotakoak): ostegunetan, 17:00etatik 18:30era.