/
Skip to main content
Kluba

Futbol egokitua II. Eibar Hiria Torneoa larunbatean jokatuko da Ipuruako Anexoan

SD Eibarrek, Real Sociedadek eta UD Levantek hartuko dute parte, eta zaleak izango dira harmailetan

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruako Anexoak Futbol Egokitua Eibar Hiria  bigarren edizioa hartuko du larunbatean. Pandemia hasi zenetik lehendabiziko aldiz zaleek harmailetan egoteko aukera izango dute, eta ehun bat persona izango dira lehiaketaz gozatzen.

Eibar Hiria II. Futbol Txapelketa triangeluarra izango da, 10 minutuko lau zatiko partidekin, eta bost minutuko atsedenaldiarekin bigarren eta hirugarren zatien artean. Aldaketak libreak izango dira eta jokalari guztiek jokatu beharko dute partida bakoitzean, talde bakoitzeko jokalari kopuruaren mugarik gabe.

Jardunaldiko lehen partida SD Eibarren eta Levanteren artekoa izango da 10:00etatik aurrera. Ordubete geroago, 11:00tan, Levantek eta Realak neurtuko dituzte indarrak, eta 12:00etan, Realaren eta Eibarren txanda izango da.
Azken norgehiagokaren ondoren, 13:15ak aldera, parte-hartzaile guztien argazkia eta sari banaketa egingo dira.

Ekitaldia SD Eibar Fundazioak antolatu du UD Levanteren eta Real Sociedaden Fundazioekin elkarlanean, eta Eibarko Udalaren babesa izango du.