Skip to main content
Fundazioa

Futbol, dibertsio eta baloreen asteburua Tarragonan

SD Eibar Fundazioaren taldeak LaLiga Genuine denboraldiko lehen fasean parte hartu du

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar Fundazioaren taldeak futbol, dibertsio eta balore asteburu batez gozatu du LaLiga Genuine denboraldiko lehen fasean.
Lehen eta Bigarren Mailako 46 taldek hartu dute parte fase honetan, Tarragonan.

Zale, lagun eta senide ugarik parte hartu duten kirolariak babestu dituzte, ostiralean Nou Estadi Costa Dauradan ospatu zen desfiletik hasi eta larunbatean eta igandean Futbol Salou Sports Centerren jokatu ziren 69 partidetako azkeneraino.
Talde armaginaren emaitzak, Gainditu multzoan sartuak, honako hauek izan dira:
- CD Leganés 3-0 SD Eibar Fundazioa
- SD Eibar Fundazioa 0-3 RCD A Coruña
- Getafe CF 1-0 SD Eibar Fundazioa
Denboraldiko lehen fase hau amaituta, SD Eibar Fundazioaren taldeak LaLiga Genuine izango du hurrengo hitzordua martxoaren 15etik 17ra A Coruñan.