Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Frederico Venâncio, Eibar 21/22rako fitxaketa berria

28 urteko erdiko atzelariak 2024ra arteko kontratua sinatu du

Frederico Venâncio (Setúbal, 1993) 2021/22 denboraldirako talde armaginak egindako bosgarren fitxaketa da. Erdiko atzelaria, Venâncio Lugon aritu da azken denboraldian, Vitoria Guimaraesek utzita. Talde galiziarrean 37 partida jokatu ditu, 36 ligan eta 1 Kopan, 2 gol eginez. Esperientzia handia du Portugalgo ligan (168 partida jokatu ditu bertan), baita Championshipen ere (Sheffield Wednesayn jokatu zuen), eta Europa Ligako hiru partida ere jokatu ditu.

Hiru denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainera arte, Vitoria Guimaraes taldearekin hitzarmena eten eta gero. Talde portugaldarrak eskualdatzearen ehuneko bat gordeko du.

Gaur IMQn, Eibarko Mediku Aseguratzaile Mediko Ofizialean, osasun-azterketa egin ondoren, Venâncio bihar goizeko 10:00etan aurkeztuko dute hedabideen aurrean Ipuruako prentsa-aretoan, eta, ondoren, Atxabalpen entrenatuko da 12:00etatik aurrera bere taldekide berriekin.

Ongi etorri Frederico!