Skip to main content
Lehen Taldea

Franchu: "Eibar da nire bidea egiten jarraitzeko lekurik onena"

Jokalari armagin berriak bere etorrerarekin "pozik" dagoela aitortu du

There are no reactions yet. Be the first!

Fran Feuillasier 'Franchu' gaur eguerdian aurkeztu dute hedabideen aurrean, Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean. Jokalari armagin berriak aitortu duenez, Eibarrena "aukerarik onena izan zen eta ez nuen zalantzarik izan etortzeko".

"Cesarrek eta klubeko jendeak azaldu zidaten nola funtzionatzen zuen klubak eta zer proiektu zuten buruan nirekin eta taldearekin, eta ez nuen gehiago behar izan. Uste dut Eibar dela nire bidea egiten jarraitzeko aukerarik onena".

Franchu laster egokitu da taldekide berrietara. "Taldea aparta da, egokitzen lagundu didate. Entrenamenduen giroa eta kalitatea oso ona da. Oso pozik nago. Bigarren Mailan ikastetik datorren jokalari gazte batentzat, pauso hau ematea oso ondo etorriko zaidala uste dut ".

Eskuineko hegalekoa bere formakuntzako klubarekin gogoratu nahi izan da. "Real Madrili gauza asko zor dizkiot, bai formakuntzan eta baita lehen taldearekin debuta egin izana ". Hala ere, "Real Madrilekin bi edo hiru partida jokatu izanak ez dit askoan lagunduko".

Jokalari armagin berriak argi ditu bere lehentasunak. "Ikasi nahi dut. Gaztea naiz eta irakasten dizkidaten xehetasun guztiei adi egon behar dut hazten jarraitzeko, baita denok batera ditugun helburu horiek lortzeko".

"Taldeari ekarpena egiten dion jokalaria izatea gustatzen zait. Taldearen beharretara egokitu daitekeen jokalaria izatea".

Jokalari armagina lesio larri bat gainditu ostean heldu da. "Asko ikasi nuela sentitzen dut. Entrenamendu bakoitza, une bakoitza eta egoera bakoitza baloratzen ikasi dut. Esperientzia txar horretaz baliatu naiz pertsona helduagoa izatko, profesionalagoa izateko eta lehen baino lan gehiago egiteko. Orain prestatuagoa nagoela uste dut".