Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Fran Sol, goleatzaile armagin berria

Aurrelari madrildarra Dinamo Kievetik heldu da, utzita

Fran Sol 21/22 denboraldirako jokalari armagin berria bihurtu da. Sol (Madril, 1992) aurrelaria da, eta Tenerifen jokatu du azken denboraldian, Dinamo de Kievek utzita, eta Eibarrera ere horrela iritsiko da.

Real Madrileko harrobian hazia, ibilbide profesional luzea du, eta hainbat kluben elastikoak jantzi ditu, hala nola Herbehereetako ligako Willem II Tilburg (88 partida eta 47 gol), Ukrainako Dinamo (23 partida eta 4 gol), Tenerife, Oviedo, Lugo edo Vila-real B. Azken denboraldi honetan Tenerifen aritu da eta 39 neurketa jokatuz eta hamar gol eginez.
Fitxaketa berria bihar aurkeztuko du talde armaginak, 13:30tatik aurrera, Ipuruako prentsa aretoan.

Ongi etorri Fran!