
Lehen Taldea
Fran Sol: “1. minututik 95.era topera joango gara”
Aurrelari armaginak “anbizio handikoak garela eta titulua eskuratu nahi dugula” esan du
Fran Sol Eibarreko aurrelariak adierazi duenez, “1. minututik 95.era topera” jokatuko dugu larunbatean Teneriferen aurka Ipuruan (22: 00etan).
Gaurko entrenamenduaren ostean emandako prentsaurreko batean, armaginak azpimarratu du igoera dela helburu nagusia, baina “asmo handikoak garela eta titulua lortu nahi dugu”.