Skip to main content
Lehen Taldea

Fran Ricok utzita jokatuko du SD Eibarren bi denboraldiz

Granadatik dator eta Gasteizko IMQ klinikan mediku-azterketa pasatu ondoren sinatu du kontratua

There are no reactions yet. Be the first!

Granadak utzita, Fran Ricok hurrengo bi denboraldiak jokatuko ditu SD Eibarren.

 Erdilariak talde armaginarekin sinatu du kontratua Gasteizko IMQ klinikan mediku-azterketa pasa eta gero.

 Francisco Manuel Rico Castro (Portonovo, Pontevedra, 1987), 1,78 m neurtzen ditu eta 72 kg pisatzen ditu. Real Madril B-tik iritsi zen Granadara, non azkenengo bost denboraldiak igaro dituen lehen mailan.

 Guztira, 110 neurketa jokatu ditu Ligan, 9 gol eginez.

 Datorren astelehenean, abuztuak 29, izango da jokalari berriaren aurkezpena Ipuruan.