
Fran Rico: Orain arte inoiz ez nintzen esfortzuan hain solidarioa den eta egoismorik ez duen talde batean egon
Eibarreko erdilaria 5 urtetan zehar bere taldea izan zen Granadaren aurka arituko da astelehenean
“Orain arte inoiz ez nintzen esfortzuan hain solidarioa den eta egoismorik ez duen talde batean egon”, adierazi die gaur Fran Ricok SD Eibarreko medio ofizialei.
Erdilari galiziarra bost urtetan jokatu eta bi urterako Eibarren utzita laga duen Granadaren aurka arituko da astelehenean, hilaren 20an (Ipurua, 20:45etan).
“Partidu berezia da, joanekoan izan zen bezala, Eibarren kamisetarekin jokatzen nuen lehena. Oso gustura egon nintzen han bost urtetan zehar eta oso gauza politak bizi izan nituen bertan. Orain beste kolore batzuk defendatzen ditut, eta hiru puntuak lortzeko gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz. Hortik aurrera, zorte onena opa diot Granadari”.
“Granadak ezin ditu jardunaldiak pasatzen utzi, hirunaka puntuatzea da euren helburua eta gauzak zailak ipiniko dizkigu. Las Palmasen aurkako garaipenak indar handia emango die. Gauzak zail ipiniko dizkigu, ziur. Gu etxean indartsu gaude eta gure jokatzeko moduan konfiantza handia daukagu. Hiru puntuak lortzeko konfiantza daukagu, baina badakigu sailkapenak ez duela eraginik izango neurketa errazagoa edo zailagoa izatean. Eurak prest eta konfiantzarekin daude”.
Fran Rico Granadak mailari eutsiko diola “ziur” da. “Egoera zailak bizi izan ditugu han. Agian honakoa da azken urteotako zailena, baina 4 edo 5 jardunaldiren faltan hiltzat eman izan digute hainbat urtetan eta taldeak beti erantzuten du azkenean mailari eutsiz. Aurten ere lortuko duenaren konfiantza daukat”.
Eibarren egungo formaren gainean zera adierazi du: “oso ondo gaude, konfiantza askorekin, taldea arlo guztietan oso ona dela erakusten ari den denboraldiko sasoi batean. Hamaikakoan aldaketak daude eta jokatzen duenak beti ondo erantzuten du. Daukagun lehiakortasuna eta indibidualki bizi dugun momentua oso ona da. Bide honetan jarraitzea eta sailkapeneko erdi-goiko postuetan ahalik eta denbora gehien pasatzea espero dut”.
Taldearen momentu onagatik gehiegizko konfiantza izateko arriskuaren inguruan, “ez dugu mentalizatu behar” adierazi du, “zein taldetan jokatzen dugun, nondik gatozen eta lehiatzeko dugun aukera bakarra taldean egiten dugun lana dela dakigulako”.
“Hori da emaitzak lortzeko oinarria. Hortik aldetzen bagara, zerbait gehiago garela sinesten badugu, ziur naiz gauzak ez zaizkigula hain ondo irtengo”.
Hainbat lesioren ostean taldetik irteten eta sartzen ibili da Fran Rico. “Lehenik peroneko eta gero adduktoreko pitzadura jasatea aldendu egin nauen nahiko fase konplikatua izan da. Egunak daramatzat ondo entrenatzen, aste honetan normaltasun osoz arituko naiz, eta ahalik eta ondoen egoten saiatuko nahiz lehenbailehen”.
“Etorri naizenetik izan dudan parte hartzearekin pozik nago. Egoera zaila zen, zelai erdian oso jokalari garrantzitsuak daudelako, eta partidu gehienak jokatzeko zortea izan dut. Taldearen maila erakusten da, norbait taldetik irtetean beste bat sartzen da eta ia ez da alderik nabaritzen. Hori ona da. Lanean jarraitu behar dut, lehenbailehen ondo jarri, eta entrenatzaileari gauzak ahalik eta zailen ipintzen saiatu taldearen onurarako”.