Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Fran Rico hiru asterako baja izango da peronean fisura duelako

Asier Riesgoren parte hartzea igandeko partiduan zalantzan dago kontusio gogorragatik

Fran Rico SD Eibarreko erdilaria hiru bat asterako baja izango da eskuin peronean estres fisura duelako, Klubeko mediku-zerbitzuek eskainitako informazioaren arabera.

Fran Ricok asteazkeneko entrenamendua utzi egin behar zuen eta egin dizkioten probek lesioaren irismena ezarri dute, tratamendu kontserbadorearekin sendatuko dena.

Asier Riesgo atezaina, bestalde, zalantza da Deportivo Alavesen aurka igandean jokatzeko, eskuin ipurmasailean duen kontusio gogorrak ez diolako aste osoan zehar normaltasunez entrenatzen utzi.

Joan den igandean Athletic Cluben aurkako partiduan lesioa jasan zuen Riesgo ez da gaur entrenatzen egon, eta tratamendu kontserbadorea aplikatzen ari zatzaio.

IMQ SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofizialak emandako informazioa.