Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Fran Rico, eskuin belaunetik operatua

Aurredenboraldirako berreskuratuta egongo da

Fran Rico SD Eibarreko erdilaria eskuin belaunetik operatu dute gaur eta datorren aurredenboraldirako berreskuratuko da, talde armagineko mediku-zerbitzuek adierazi dutenez.

Ebakuntza Pontevedrako Quiron Dominguez klinikan egin da eta Juan Garcia Cota izan da arduraduna, Alberto Fernandez SD Eibarreko mediku-zerbitzuen arduradunak lagunduta. Garcia Cota RC Celta-ren eta Espainiako Futbol Selekzioaren medikua da, eta aurretik ere belaun bera operatu dio Fran Ricori.

Garbiketa kirurgikoan datza operazioak, atxikidurak garbitzeko eta gorpu intra eta extra artikularrak kentzeko.

Fran Rico ingresatuta egongo da gaur eta bihar joan ahal izango da etxera.

Bere aldetik, Florian Lejeune ezin izan da Vigora joan alboko kontusio batengatik, eboluzioaren zain.

Nano Mesa eta Anaitz Arbillak euren lesioengandik berreskuratzen jarraitzen dute.

IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofiziala.