Skip to main content
EU
Kluba

Fran Garagarzak ez du jarraituko SD Eibarko Kirol Zuzendari bezala datorren denboraldian

Mikel Martija idazkari teknikoak ere ez du jarraituko

Fran Garagarzak ez du jarraituko SD Eibarko Kirol Zuzendari bezala datorren denboraldian, bi aldeek hala erabakita. Garagarzak ekainaren 30ean amaitzen du kontratua, eta ez da luzatuko. 

Garagarzak 2011n hartu zuen Eibarko Kirol Zuzendaritzaren ardura, beheko mailetako entrenatzaile eta koordinatzaile, eta lehen taldeko bigarren entrenatzaile izan ondoren. Gipuzkoarra klubaren urrezko garaiaren eragile nagusietako bat izan da, Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara igotzea lortuz, eta, ondoren Lehen Mailara. Hamarkada honetan, kirol zuzendari gisa, Garagarzak asko lagundu du klubaren kirol arloa profesionalizatzen. Gaur egun, futbol profesionalean klub berean denbora gehien daraman kirol zuzendaria da.


Eibar Kirol Elkarteak urte hauetan guztietan egindako lana eta profesionaltasuna biziki eskertzen du, eta etorkizunerako zorterik handiena opa dio.
Eskerrik asko, Fran!

Mikel Martijak ez du jarraituko

Mikel Martija idazkari teknikoak ere ez du Eibarren jarraituko ekainaren 30ean kontratua amaitzen zaionean. Lasartekoak duela zortzi urte hasi zuen bere ibilbidea talde armaginean oinarrizko futboleko koordinatzaile gisa, eta 2013/2014 denboraldiaren bigarren zatian hartu zuen Urkoren ardura, 2014an Garagartzaren bigarrena bihurtu aurretik.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Martijari bere lanagatik eta profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa dio.
Eskerrik asko, Mikel!