
Kluba
Fran Garagarza, Kirol Zuzendaria, humero-haustura bat izan du eta sendatzen ari da
SD Eibarreko Kirol Zuzendariak ezkerreko besoko humeroa hautsi zuen pasa den astean. Sendatze-prozesua bide onean da.
Pasa den ostiralean SD Eibarreko Kirol Zuzendariari, Fran Garagarza, ebakuntza egin behar izan zioten, ezkerreko besoko humero-haustura baten ondorioz. Ebakuntza Mikel Sánchez doktorea eta bere lantaldeak zuzendu zuten Gasteizeko San José klinikan. Garagarzaren sendatze-prozesua bide onetik doa eta aste honetan zehar lanera itzultzea espero da, bere eginkizunekin jarraitzeko.
IMQ aseguru-etxe mediko ofizialak eskainitako informazioa.