Skip to main content
Lehen Taldea

Florian Lejeune "Hirugarren saioan lortu dugu. Uste dut talde batek zu nahi zaituenean zuri talde hori gustatu egiten zaizula. Asko gustatzen zait egiten ari diren proiektua eta horregatik hartu dut erabakia"

Mikel Larrañaga presidenteordeak eta kirol-zuzendariak aurkeztu dute datorren lau denboraldietarako iritsi den jokalari paristarra.

There are no reactions yet. Be the first!

Gaur goizean, Mikel Larrañaga izan da Eibarreko bi jokalari berriak aurkezteko prentsaurrekoaren burua. Komunikabideen aurrera irten den lehenengoa Florian Lejeune frantsesa izan da. Fran Garagarzak Lejeune ekartzeko interesa berretsi du "Duela urte batzuetatik dago gure agendan; ekartzen saiatu ginenean lortu ez arren, gure talderako nahi genuen atzelari bat zen. Ez da erraza izan, baina zorionak eman behar zaizkio bai berari bai bere agenteari, asko erraztu baitute operazioa".

Garagarzak esan du horrelako fitxaketak direla Eibarren etorkizuna "Inbertsio bat egin dugu, Manchester Cityko erdiko atzelari bat delako, eta gurekin lau urtetarako edukitzea oso berri ona da Eibarrentzat. Oso pozik gaude. Lejeune etorkizuna da, erdiko atzelariak lortzea oso zaila baita merkatuan. Gure ligako talde guztiak ari dira erdiko atzelarien bila, oso bizkor ibili gara jokalari hau lortzeko".

Florian Lejeune, bestalde, ilusionatua zegoen talde honetako kidea izango delako "Oso pozik nago, batik bat Lehen mailan jokatzeagatik, hori baita nire ametsa. Hirutan saiatu dira ni fitxatzen eta hirugarren saioan lortu dugu. Uste dut talde batek zu nahi zaituenean zuri talde hori gustatu egiten zaizula. Asko gustatzen zait egiten ari diren proiektua eta horregatik hartu dut erabakia".