Aurpegi berriz betetako lehen jardunaldia Ipuruan
Denboraldiko lehen hamaikakoan, igandean Sevilla FC-ren aurka, bost jokalari berri agertu ziren
Ligako lehen asteburuan eta emakumezkoen lehen taldean udan aldaketa asko izan ondoren, SD Eibarrek igandean estreinatu zuen Ipuruan aurreko denboraldiko hamaikakoarekin oso desberdina zen talde batekin. Hasieratik berdegunera irten ziren hamaika jokalarien artean, 5 aurpegi berri zeuden: Alimata Belem, Ane Etxezarreta, Garazi Facila, Amaia Iribarren eta Sara Martín, hain zuzen ere. Haiei, Emma Moreno batu zitzaien ondoren debuta eginez (gazteena, 2007an jaioa).
Uda honetan staffa ere berritu da zati handi batean, tartean entrenatzailea Iñaki Goikoetxea, bigarren entrenatzailearekin batera: Gorka Álvarez.
Lehen aldiz kamiseta armagina jantzita zelaira irten ziren bost jokalarietatik, bik lehen aldiz egin zuten beren ibilbidean: Alimata Belem eta Sara Martín. Ondoren, Emma Morenok ere egingo zuen.
Oraindik badaude hainbat jokalari Ipurua lehen aldiz zapalduko dutenak Eibarreko jokalari gisa: atezaina Laura Martí, Iara Lacosta eta, Adela Rico eta Elena Valej (bi hauek giharretan minagatik deialditik kanpo zeudenak). Gainera, Opa Clement berriki fitxatutako tanzaniar aurrelaria ere egun batzuen buruan iristea espero da. Guzti hauen artan, Iarak bakarrik jokatu du Ipuruan, aurreko denboraldian, RCD Espanyoleko jokalaria zenean.
Ikusi hemen lehen jardunaldiko galeria osoa:
Primera jornada de Liga F 25-26



