Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Fernando Llorente armagina da

Aurrelari errioxarra libre dator eta denboraldi amaierara arte sinatu du

Fernando Llorente SDEibarreko jokalari berria da. Gaur goizean azterketa medikoa egin ostean, Errioxako aurrelariak arratsaldean sinatu du klubarekin lotura denboraldi amaierara arte.

Llorentek 36 urte ditu eta libre iritsi da, 2021-2022 denboraldia Udinesen amaitu ostean. Aurretik, Napoli, Tottenham, Swansea, Sevilla, Juventus eta Athletic Cluben aritu da. 601 partida jokatu ditu Espainiako eta Europako txapelketetan, 178 gol sartu ditu eta 59 asistentzia egin ditu. Munduko eta Europako txapelduna da Espainiako selekzioarekin, eta 24 partida jokatuta eta 7 gol eskuratuta.

Jokalari armagin berria bihar aurkeztuko dute, 13:30ean, Ipuruako prentsa aretoan.

Jokalariak "ilusio handiarekin eta nire onena ematen jarraitzeko gogoz" dagoela adierazi du klubeko hedabide ofizialean egindako adierazpenetan.

"Taldearen indarra taldea da. Beste bat izateko eta nire aletxoa gehitzeko asmoarekin nator. Laster nire formarik onenean egotea espero dut, Eibar lagundu ahal izateko". Denboraldia hasi zenetik talde baten diziplinapean egon ez arren, Llorente bere kabuz aritu da sasoitsu mantentzeko. "Hasteko eta taldera ahalik eta azkarren egokitzeko gogoz nago".

"Badakit erraza izango dela eta ez zait asko kostako, talde zoragarria dela esan didatelako. Denak ezagutzeko eta lehenbailehen lanean hasteko gogoa dut. Eibar txapelketa hasiera bikaina egiten ari da, baina lehen partidak ez ziren nahi bezalakoak izan. Garaipen ugari bideratu dituzte eta egoera pribilegiatuan dago".

Llorentek gogoratu du duela urte batzuk Athleticekin jokatu zuela Ipuruan, Kopan, eta agur bero bat bidali die Eibarreko zaleei: "Zuek ikusteko eta entrenatzen eta jokatzen lehenbailehen hasteko gogo handia dut".