
Fernando Iturbe, Talde eta Metodologia Koordinatzaile berria
Iturbe oinarrizko futbolaren zuzendaritzaren eta egitura horretako taldeetako teknikarien arteko lotura izango da.
Fernando Iturbe Barne Talde eta Metodologia Koordinatzailearen kargua hartuta bihurtuko da SD Eibarren diziplinako kide. Haren bitartez erlazionatuko dira oinarrizko futbolaren zuzendaritza (Mikel Gonzálezen gidaritzapean) eta klubaren prestakuntza-futbola egituratzen duten taldeetako teknikariak.
Haren egitekoen artean, nabarmentzekoa da teknikariei taldeen plangintzari eta egunerokotasunari dagokienez eskaini beharreko aholkularitza eta prestakuntza; teknikariekin lankidetza estuan arituko da, zelaian bertan, eguneroko lana planifikatzen, egituratzen eta aztertzen. Era berean, oinarrizko futbolaren zuzendaritzaren eta teknikarien arteko barne komunikazioa erraztu eta hobetu egingo du.
Iturbek 26 urte ditu eta Sopelan (Bizkaia) bizi da. Lau herrialdetan egin du lan (Espainia, Ingalaterra, Txina eta Irlanda), hainbat erakunde profesionalentzat.
Haren prestakuntzan, nabarmentzekoa da FIFA-CIESentzat egin zuen tesina: «Gestionabilidad e inversión en la mejora y desarrollo del talento». Lan hartan, hainbat klubetako harrobi-ereduak ikertu eta konparatu zituen; zehazki, SD Eibar, RCD Espanyol, CF Málaga, Rayo Vallecano S.A.D., Real Sociedad, Sporting de Gijón eta Villareal taldeetakoak.
Fernando Iturbek Eder Maestreri hartuko dio txanda, Maestrek klub armagina utzi eta Kirol Zuzendari kargua hartuko baitu Zallan. SD Eibarrek bere esker ona adierazi nahi dio Maestreri, Eibarren jardun duen bitartean agertu dituen profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik.
